|
Fernando
Bengoetxea Altuna, "Pernando Amezketarra" bezala ezaguna,
1764ean jaio zen Amezketan. Aralarren artzain eta bestelako lanbideetan
aritu bazen ere, bere garaian ospea eman ziona bertsolari dohaina izan
zen, Gipuzkoako onena omen zen eta. Hezur-mamizkoa izanik, ezin esan
historikoa zela, ez baita historia-liburutara pasa. Haren oroitzapena,
ordea, ez da galdu, herriak gordea baitu ahozko tradizioan, bere garaiko
oso gutxik lortua dutena, historiarentzat inportanteagoak izan arren.
Bere bertso eta ateraldi xelebreak oraindik orain entzun daitezke.
Azpeitiko
San Sebastianetara eraman zuten, beste bertsolari batekin indarrak neurtzera.
Tolosako inauterietan Pernando, Zabala, Txabalategi eta Altamira Gipuzkoako
onenak lehian egon ziren arratsalde osoan. Billabonan ere egon zen,
Txabalategiren eta Zabalaren arteko apustuan, baina epaile bezala. Bi
ordu bertsotan eman ondoren, ezin erabaki zein zen hobea eta epaileek
bertso banatan enpatea deklaratu zuten. 4000 lagun bildu omen ziren
Billabonara. Ikaragarri garai hartarako, bertsozaletasuna agerian utziz.
|
Dena
den, taberna izaten zen bertsoak emateko giro aproposena,
Pernandok berak aitortzen zuenez:
Gizon
bertsolariak badegu, bai, lan hau,
jaia-arratsak tabernan bostetatik lau,
ezin erretiratu ez egun ta ez gau
jan t'edan ta jokatu, zurrut eta mamau,
sakelak badirau, okerrena nerau,
badet ezaguer'au
andreak zintzotzeko enkargatzen nau.
|
|
|
Pernando
Amezketarra ez zen baserritar tipikoa: langilea, otzana,
apaizari eta nagusiari txintxo obeditzen ziona, indartsua
baina zakarra, mesfidatia baina inozoa. Pernando kontrakoa
zen: alferra, ahal zuenean -batez ere apaizaren- bizkar
jaten zuena, indarra baino burua erabiltzen zuena, sastreak,
eskribauak, eta kaletarrak orohar ahoa bete hortz uzten
zituena, indarra erabili gabe, umorearen bitartez beti.
Pernandoren
obsesioetako bat jatea zen eta baserritarren gogoan Pernando
betigose baten irudia mantendu da. Behin galdetu omen zioten
Pernandori munduko gauzarik onenak zer ziren, eta hauxe
erantzun omen zuen:
Osasuna
ta pakia,
andre
ona ta dotia,
hiru hankeko tupi haundi bat
txerri-xolomoz ta oilaskoz betia,
zahato potxolo bat napar ardo onez betia
nik eskatzen ditudanak hoik tia
Beharbada,
gose hura hobekien azaltzen duen pasadizoa bere heriotzarena
da. Aran kantidadea jan ondoren errekako ura edan eta hark
hil omen zuen. Azken hitzak hauexek izan omen ziren: Ni
hiltzen naizenean esan geo argi asko alde guziitan, Pernando
ez doola goseak hil; beti erdi-goseak eta mixerin bizi izan
banai ee, ondo asetuta hil naizela.
Urteak
aurrera egin ahala, Pernando Amezketarraren ospea ez da
gutxitu. Bertsoak baino gehiago ateraldi eta pasadizo xelebreak
gogoratzen dira. Ahoz aho pasatako istorio hauek liburu
eta marrazki bizidunetan bilduak dira aspaldi.
|
|
|
©
MUSEO ZUMALAKARREGI MUSEOA |
|
|
|
|
|
Gipuzkoako
Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa |
|
|
|
|