Jose Mª Iparragirre
Jose Mª Iparragirre F.A.O. : F, 633
XIX.eko gizona, kontraizanek markatu zuten bizitza, beti ere bere gogoa betetzearren: 14 urterekin etxetik aldegin eta 400 kilometroko bidea egin gerrara, errege absolutista baten alde. 1848an Frantziatik egotzia "La Marselleise" kantatzeagatik. Bere “Gernikako arbola” euskal foruzaletasunaren kanta hain arrakastatsua izaki, Espainiako gobernu liberalari arriskutsua iruditu eta bota egin zuen. Argentinara emigratuta, familia han utzi eta herriminez Euskal Herrira itzuli zen. Ospetsua zen arren, bizimodu bohemioa nahiago eta kale gorrian hil zen.
erakusketa