Gurutze Gorria sortzen da Geneban, Suitzan, 1863 gudako izuei erantzunez.
Charles Dickens-ek bere lanik maitagarrienetarikoa idazten du, 1861 Itxaropen haundiak, non bere gai gogokoenak jorratzen dituen. Zortzi urte beranduago, 1868an Victor Hugok bere lanik onena idazten du, Miserableak. Eleberri errealistek eta naturalistek krisian dagoen gizarte baten zoritxarrak uzten dituzte agerian.
Beste idazle batzuk eleberri historiko eta abentura-nobelak idazten dituzte. 1865 Lewis Carroll-en libururik ospetsuena Alizia lurralde miresgarrian, bere lagun baten alabari kontatutako istorioa zen hasieran. Garai hartako umeentzako liburuekin ez du zerikusirik, ez duelako irakasteko asmorik ezta irakaspenik.
Louisa May Alcott idazle 1868 sufragista eta berritzaile amerikarrak, dirua eta ospea Emakumetxoak eleberriarekin lortuko du. Lau ahizpen historia kontatzen duen nobela hau haurrentzat idatzitako liburuen artean ezagunenetakoa bihurtu zen. Idazlearen haurtzaroaren oroipenak dira.
Amerikar konpainia batek kautxuzko zola 1868 eta olanezko gaina duen zapata asmatzen du. Zapatila izena jasoko du “Croquet” jokuaren pausu arinarentzat diseinatuta baitago. Kirol bakoitzarentzat oinetako bereziak diseinatzearen bidean aurrera pausu bat izan zen.