Los coleccionables del Museo Zumalakarregi

8. Faszikulua
1850-1860

Estatu Batuetako etorkin babariar batek 1850 kanpin-denda eta bagoietako olanak egiteko ehunekin lanerako galtzak diseinatzen ditu. Galtza hauek errematxatutako josturak dituzte iraupen gehiago izateko. Levi Strauss-ek lehendabizi urre bilatzaileei saltzen dizkie prakak, ondoren komertzializazioa hedatuz.

Krimeako gerra bizi bizian dago. 1854 Gudaren berri ematera doan The Times egunkariko lehen berriemailea batailako errealitate krudelarekin itzultzen da etxera. Gerra honetaz geroztik, militarrek ederki ikasi zuten borrokak gudu zelaietan ez ezik kazetetan ere irabazi behar zirela. Garaipenekin batera, ospitaleen egoera negargarrien berri ere ematen zen. Florence Nightingale erizain bolondresak Krimeako ospitala egokitzea lortzen du, gaixo eta zaurituen artean heriotza tasa modu itzelean murriztuz.
Josteko makinen fabrikazioarekin etxekolanetan 1851 denbora aurrezteko tresnen aroari hasiera ematen zaio. Singer amerikar asmatzaile eta fabrikatzaileak lehen eskuzko josteko makina garatu eta produzitzen du.

Gustave Flaubertek 1856 Madame Bovary eleberri eztabaidagarria idazten du. Idazlea eta argitaratzailea epaituak dira moralaren aurkako delituagatik. Ez zuten zigorrik jaso. Eleberriaren argitasunak eta literatur estiloak klasiko batean bihurtzen dute Madame Bovary

Charles Darwinek eboluzioari buruzko teoria aurkezten du 1859 Landare eta animalia moten jatorria bereizkuntza naturalaren argitan argitalpenean. Ingeles biologoak 20 urte zeramatzan teoria honetan lanean, Galapago irletan aurkikuntza garrantzitsuak egin ondoren.
Bessemer ingeniari britaniarrak , 1855 altzairugintzaren industri prozesua asmatzen du.
José Maria Iparraguirrek 1853 Gernikako Arbola abesten du Madrilgo San Luis kafetegian. Zortziko honen hedapena aukera politiko desberdinek defendatutako foruzaletasunak izandako onarpenaren adibide da.
Creative Commons-en logoa 2006 XIX. mendea hamarkadetan. Museo Zumalakarregi Museoa
Gipuzkoa.net-en logoa