7. Faszikulua
1840-1850
Berrogeigarren hamarkadan, gosetia izendatua izan den honetan, industrializazioak eragindako giza ondorio latzek gosea sortu dute. Irlandan bakarrik goseak miloi bat pertsonetik gora akabatu zituen eta milaka pertsonek Estatu Batuetara alde egitera derrigortu zituen.
Friedrich Engels eta Karl Marx-ek Manifestu komunista argitaratzen dute, 1848 langileriarengan eragin handia izandako deialdia. Bi pentsalari alemaniarrek, klase sozialik eta jabego pribaturik gabeko gizarte justua, gizarte komunista deskribatzen dute eta langileak taldean elkartzera eta sistema kapitalista suntsitsera bultzatzen dute.
Lehen seilua, 1840 “penike beltza” igortzen da Bretainia Handian. Zazpi urte beranduago, 1847an egin zuten gauza bera Estatu Batuetan.
Alexandre Dumasek 1844 bere bi lan garrantzitsuenak idazten ditu: Hiru Mosketeroak eta Montekristoko Kondea. Bere ipuinen aldarte abenturazale eta epikoengatik ezaguna, baita historiaren trataeragatik ere.
Neptuno 1846 planetaren aurkikuntza.
Tolosak Gipuzkoako hiriburua izatea lortzen du, 1844 liberal moderatuak gobernu zentralera iristen direnean. Aintzinako Erregimenean hiriburua ondorengo lau herriei zegokien txandaka, Donostia, Tolosa, Azpeiti eta Azkoiti. Bertan Diputazioa eta botere zentralaren delegazioa kokatzen ziren. Estatu liberala probintzietan banatzen denean, Tolosa eta Donostia arteko liskarra sortzen da.
Urre sukarra. 1848 Arotz estatubatuar batek urrezko xaflatxoak aurkitzen ditu Kalifornian. Aurkikuntza isilean mantentzeko ahaleginak egin bazituen ere, albistea ziztu bizian zabaldu zen eta jatorri guztietako jendea mendebalderantz zuzentzen da, aberastasuna lortzeko ametsa egi bihurtzera. 10.000 australiar baino gehiagok zeharkatzen dute Pazifikoa. San Frantzisko hiriak 25.000 biztanle izango ditu hilabete bakar batzuetan
Thomas Cook-ek bidai agentzia 1841 Londresen irekitzen duenean hasten da turismo modernoa. Lehen espedizioa trenez antolatuko du. Urte batzu beranduago Ingalaterrako erdialdeko eskualdeko kondaduetara ibilbide erregularretan garraiotzen ditu bidaiariak.
Livingstonek bere lehen espedizioa egiten du Caboko koloniara. 1849 Iparralderuntz bidaiatzen du, mapa zehatzak eta notak moldatuz. Esploratzaile honek eskualdeko komertzio aukerengan fedea du, esplorazioa eta misio lanak bateratuz.