Los coleccionables del Museo Zumalakarregi

6. Faszikulua
1830-1840

Dagerrek argazkigintza 1839 publikoki aurkezten du. Artista eta fisiko frantzes honek bazekien nolako iraultza zekarkion irudiari, noraino iritsi den pentsatzerik ez bazuen ere. Asmakizunak ikaragarri eboluzionatu zuen aurkeztu orduko eta irudiaren iraultza honek aldiro agertzen zen prentsarena ere ekarri zuen: bere buruaz gero eta jabeago zen pertsonen zerbitzupean, hortaz, botereari heltzeko bide.

Kirurgia mota guztietan anestesiko gisa erabilera garrantzitsua duen 1831 produktu kimikoa, hau da, kloroformoaren aurkikuntza, ebakuntzetan heriotza tasa ikaragarri jeitsiz.
Lehen Gerra Karlistaren hasiera. Errege Fernando VII.a hil egiten da eta haren anaia Karlosek 1833 ez du ontzat hartzen emakumeak erreinatzea ahalbidetzen “Pragmática Sanción” deituriko legea indarrean jarri izana, eta hiru urteko iloba Isabelen aurka jeikitzen da. Liberakaj eta karlistak aurka armak hartzen dituztenean, gutxienekoa zen errege edo erregina baten arteko hautua. Bakoitzak bizirauteko ezinbestekotzat zuen eredu politiko, ekonomiko, sozial eta ideologikoari eusten zion. Bi urte beranduago, 1835.ean, karlistek Zumalakarregi galtzen dute, Bilboko lehen setioan. Urte luzeen ondoren, gerrari amaiera eman zion Bergarako Itunak.
Morsek telegrafoa asmatzen du, berari esker 1832 albisteak ordu gutxiren buruan jaso eta argitalpenei arintasun nabarmena emanez. Telegrafoa aldiroko prentsarako oso baliogarria bilakatzen da.

Boerrak, Hegoafrikako kokono holandarrak, britainiar administraziotik ihesi iparralderatz doaz britainiar agindupeko 1835 eta zuluen kontrolpekoen artean kokatutako beraien lurraldea ezarri asmoz. Bi urte beranduago, 1837an beraien helburua lortzen dute eta Holanda Berriko Probintzia Askea izendatutako inguruan ezartzen dira.

Hans Christian Andersen Danimarkako idazleak 1835 bere lanik onena osatzen duten ipui sorta idazten hasten da. Bere ipuin askok – Emperadorearen jantzi berria eta Ahate itsusia estaterako munduan gogokoenak izaten jarraitzen dute.
Creative Commons-en logoa 2006 XIX. mendea hamarkadetan. Museo Zumalakarregi Museoa
Gipuzkoa.net-en logoa