5. Faszikulua
1820-1830
Beethovenek, orkestra, 1824 koru eta solistekin amaitzen den Bederatzigarren Sinfonia estreinatzen du. Ordurarte sintoniak orkestralak zirenez, ezohikoa suertatu zen. Musikagilea erabat gorra zegoenean konposatutako Bederatzigarren Sinfonia honek “alaitasunari oda”, Europar Batasuneko ereserki izendatua barne hartzen du. Unescok “Gizateriaren Kultur Ondare” izendatu du oraintsu.
Amerikar kolonien independentziaren aldeko 1820 altxamenduak erreprimitzeko bildutako tropak Kadizen matxinatzen dira, 1812ko Konstituzioa aldarrikatuz. Matxinadak bere helburua lortzen du eta Fernando VII.a konstituzio liberala zin egitera derrigortzen dute.
Louis Braille, haurtzaroan izandako istripu baten ondorioz itsu gelditu zen frantzesa, Braille-a, 1829 itsuentzako idazteko ukimen sistema, asmatzen du. Kodigoa 15 urte zituela sortu zuen, aginduak irakurtzeko sistema militar batetan oinarrituz, argirik pizteko beharrik gabe gauez.
Errugbiaren aurkikuntza. Rugby eskolako ingeles ikaslea, futbol partidu batean pilota eskuekin hartzen du eta 1823 bere aurkarien kontra kargatzen duenean. Eskolaren izena hartu zuen kirolak.
Simon Bolivar, Iparameriketako espainiar kolonien independentzia lortu zuen askatzailearengandik jasotzen du Boliviak izena. Lurralde hauek independentzia politikoa lortu arren, ez dituzte instituzio egonkorrik lortzen, beraz, 1825 askok barne kontraesanak eta kanpoko presioak bizi izan dituzte, beraien gaur egungo egoeraren ispilu izanik.
Garraiobideetan iraultza izugarria: 1825 bidaiarientzat baporezko trenbidearen lehen zerbitzua Britainia Handian. 43 kmtako bidaia egiteko George Stephensonen lokomotora erabilzen da eta 28 bagoi daramatza. Teknika aurrerapenek trenbidea garraiobide geroz eta azkarragoa, seguruagoa eta merkeagoa bihurtu zuten. Hori dela eta, mundu osoan trenbide sareak biderkatu ziren eta kontinente arteko sareak sortu ziren.