4. Faszikulua
1810-1820
Goyak 1814 Los fusilamientos del 2 de mayo, bere margolanik ospetsuenetarikoa margotzen du. Giza ankerkeriak sortzen duen izuaren adierazpen sakona erakusten du, pintura arloan eragin handiko lana izanik. Koadro honek, bere drama, konposizio eta argilun erabilpena dela eta, artista ugari inspiratu ditu.
Monarkia Absolutuarekin eta Aintzinako Erregimenarekin 1812 amaitu nahi zuen Kadizeko Konstituzioaren aldarrikapena. Espainiar liberalismoaren ezaugarria, Inkisizioaren indargabetzea eta botereen banaketaren ezarpena ekarri zuen, erregearen botere absolutua mugatuz. Migel Antonio Zumalakarregi, Gipuzkuako diputatua, aipatutako inkisizioaren indargabetzea erabaki zuen batzarraren buru zen.
Jane Austen britainiar nobelagilea, Sentido y sensibilidad, bere lehen eleberria idazten du. Bere istorio zehatzek garai 1811 hartako moral eta jokaerak ironia zentzu leunarekin kontatzen dituzte. Etorkizuneko belaunaldiek begirunez hartuko dituzte bere kontakizunak.
Elikagaien ontziratze prozesuaren aurkikuntza. 1812 Asmatzaileak, britainiar ingeniero batek, elikagaiak prozesatzeko modu berri hau britainiar armadari erakusten dio. Honek bataila eremuan janari hornidurari egindako ekarpen garrantzitsua onartzen du .
Kirurgia plastikoko lehen operazioa. Merkuriorekin izandako istripu bat dela eta, sudurra galdu duen britainiar armadako 1814 ofizial bati egindakoa. Medikuntza aurrerapena geldiezina da, lau urte barru, lehen odol-transfusioa egiten da.
Tropa aliatuak 1813 (britainiar, portuges eta espainiarrak) Donostia ia bere osotasunean suntsitzen dute, liberatua izateko setioa jasan ondoren, frantzes erresistentzia gogorraren errepresaliari erantzunez. Biztanleek beraien askatzaileek eragindako indarkeria pairatu zuten.