3. Faszikulua
1800-1810
Napoleon, Frantzes Errepublikako 1804 enperadore koroatua (izendatua). Urte bat beranduago, britainiar ontziteriak suntsitu egingo du Trafalgarko batailan. Dena den, Frantzia geldiezina dirudi lehorrean, Austria, Errusia, Prusia garaituz eta Espainia, Portugal eta Italia inbadituz.
Gizateriaren historian izan den asmakizunik iraultzailenetarikoa, 1807 lurrun-makina, garraioan erabiltzen hasten da. Lurrun motorez higiarazten diren ontziez osatutako lehen itsas-merkataritza linea sortzen da. Belaontzi bat baino hiru aldiz denbora gutxiago behar izaten dute.
Vicenta Antonia Mogelek, lehen euskal emakume idazleak, latinetik euskarara itzulitako Esoporen fabulak biltzen 1804 dituen "Ipui onak" lana argitaratzen du. Garai hartan latinetik itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila baitzen.
Morfinaren aurkikuntza, analgesiko gisa. 1805 Ordurarte ebakuntza kirurgikoetan, pattarra erabilltzen zen mina leuntzeko. Anestesia zientzia bezala garatzen hasten da.
Umeen lan baldintzak iraingarriak dira. Umeek lan egitea oso errentagarria da, otzanagoak direlako eta soldata txikiagoa dutelako. Lege batek umeen lanaldia hamabi ordutara murriztea eta gaueko lana umeei 1802 galeraztea behartzen du Bretainia Haundian. Gazteek irakurtzen eta idazten ikasi behar dutela hitzartzen du.
Hogeitamar gizonez osatutako 1805 estatubatuar espedizio ofizial bat lurraldeko geografia alde batetik bestera zeharkatzen du, Ozeano Pazifikora iristeko helburuarekin, 12.000 km eginez.