2. Faszikulua
1790-1800
Louvre Museoak 1793 bere ateak ireki ditu lehen aldiz. Frantzes Iraultzari esker, lehen erregetzaren eta gobernatzaileen esku zeuden bildumak hiritarrengan hurbilduko dira. Erregetzaren bizilekua izandako Louvre jauregia, museoa bihurturik artelanak erakusten ditu bere areto eta galerietan.
Frantzesek Gipuzkoa erasotzen dute, 1795 Basileako Itunarekin amaituko den Konbentzio Gudan. Hitzarmen honen ondorioz, Frantziak Espainiari lurralde okupatuak itzuliko dizkio, Gipuzkoa, besteak beste. Trukean, Espainiak Frantziari Santo Domingo (gaur egungo Dominikar Errepublika) ematen dio.
Malthusek, demografiaren aita bezala 1798 ezaguna, "An essay on the Principle of Population" argitaratzen du. Munduko biztanleriaren hazkundeagatik kezkatuta, biztanle kopurua elikadura baliabideak baino azkarrago hazten ari zela ohartarazi zuen lan honetan. Ezkontza eta jaiotzak mugatzea aholkatzen zuen gehiegizko biztanleria ekiditzeko.
Baztangaren kontrako txertoaren aurkikuntza. Gaisotasun kutsakor honen kontrako txertaketa Errusian barneratu asmoz, 1796 Catalina Handia eta bere oinordekoa izan ziren lehenak txertatzen, bere mendeko bildurtien eredu izanik. Garai hartan munduan hamarretik bat hiltzen zen gaisotasun hau dela eta. Azken kasua Somalian gertatu zen 1977an.
Rosetta harriaren aurkikuntza. Napoleonen Egiptoko kanpainan, ofizial frantzes batek ustekabean, K. a. 196 urtekoa 1798 den rosetta harria aurkitu zuen. Basalto beltzezko harriak hiru alfabeto desberdin, hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa ditu. Hauek Egiptoko hieroglifikoen sinbolo misteriotsuak deszifratzeko baliogarriak izan dira, 1822an gertatu bezala.
Luis XVI gilotinaz hiltzen dute. Errege jauregiaren erasoaren ondoren, herri-matxinadak Konbentzioa izeneko Asanblada berria izendatzen du. Konbentzioak 1793 monarkiaren indargabetzea agindu eta Errepublika aldarrikatzen du.