11. Faszikulua
1880-1890
Automobil garaiaren hasiera 1888 gasolinazko lehen ibilgailuaren asmaketarekin. Karl Benz bi zaldi, hiru gurpil eta bi eserlekuko automobila egiten hasiko da, lehen automobila eraginkorra da eta saltzeko bideragarria dena.
Parisko erakusketa dela eta, 1889 Eiffel dorrea eraikitzen da. Burdin eta altzairuz egina, 300
metro ditu luzeran.
Vincent Van Goghek bere bizilekua den Provenzako argi disdiratsuaren indarra 1888 adierazten duen Ekiloreak margotzen du. Margo honek ez ulertutako eta eroa bihurtzekotan dagoen artistaren bakartasuna adierazten du. Bi urte beranduago, artista holandarrak bere buruaz beste egingo du.
Ormaiztegiko Irizar enpresak gurdiak egiten 1886 hasiko da. Gaur egungo Irizar enpresak Irizar familiaren aroztegian du bere aurrekaria. Irizatarrak 1925ean industri pabiloi batera aldatuko dira, bertan, egurraren mekanizaziorako makinak ezarriz. 1948an metalezko lehen karrozeria eraikitzen dute.
Louis Pasteurrek amorruaren aurakako txertoa asmatzen du, garai hartako 1885 gaisotasunik kezkagarrienari aurre eginez.
Hizkuntzalari poloniar batek Esperanto-a, 1887 “hizkuntza unibertsala” asmatzen du. Bere helburua, Polonian bizi ziren talde etniko ugarien arteko harremanak obetzea zen, errusiar, aleman eta juduak barne. Esperantoak munduan bakea ekarriko zuela ere aldarrikatu zuen.