Los coleccionables del Museo Zumalakarregi

1. Faszikulua
1780-1790
Iraultza Frantzesa pizten da. 1789 Errege bati lepoa moztea baino zerbait gehiago ekarri zuen. Liberalismoak politika, ekonomia, gizartea eta bizimodua ulertzeko modu berria zekarren. Europa osoan zabalduko da XIX. mendean eta gaur egunerarte iraungo du, bizi eta ezagutzen dugun gizartea eratuz.
George Washington, 1789 amerikar independentziaren ikurra (ezaugarria) Estatu Batuetako lehen lehendakaria izendatu zuten. Bere irudia dolarraren biletean zabaltzen da eskuz-esku planeta osoan.
Tomas Zumalakarregi jaio da, Euskal Herrian, 1788 Aintzinako Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsuaren lekuko eta protagonista. 200 urte beranduago, bere irudiak Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia zentroa, sortzeko balio izan du.
Esklabotzaren aurkako lehen mugimendu abolizionistak sortzen dira Ingalaterran. Esklabotza deusestatzea ez zen 1833rarte lortu. Dena den, 1782 duela bost urte, 2001ean, esklabotza gizateriaren aurkako krimen izendatu zuten.
Wolframioaren aurkikuntza. Elhuyar anaiak metal hau 1783 Bergarako Mintegian asmatu zuten. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Ilustrazioko ideien jarraitzaileak sortutako irakaskuntza gune honetan aurrerapenen aldeko eta goi mailako kide jantziak hezitzen zituzten. Maila altueneko ikerketa sustatzen zuten beraien laborategietan.
Bi mendizale frantzesek Mont-Blanc igo dute lehen aldiz, zientzilari suitzar batek eskainitako ordainsariaz interesaturik. 1786 Bere nahia "mendi madarikatua"ren altuera jakitea zen. Hala deitzen zioten garai hartan: " Denek beldur diote mendi honi inork ez baitu lortu gailurrera iristea. Hotz eta elur-jausien beldur dira. Ez daude lorerik, harririk, belarrik ezta mahaztirik ere, elurra besterik".
Britainiarrek Sydney sortu dute 1788, Britainia Handiko gartzeletatik datozen 750 kondenatu eta hauek zaintzeko militarrekin. Bertako aborigenak hil edo kanporatu dituzte.
Mozart-ek El rapto del serrallo opera 1782 aurkeztu du. Lan honek eztabaida sortu du, alemanez idatzitako lehena izan zelako, aurrekoak italiarezkoak baitziren.
Creative Commons-en logoa 2006 XIX. mendea hamarkadetan. Museo Zumalakarregi Museoa
Gipuzkoa.net-en logoa