aurkezpena ZUMALAKARREGI MUSEOA

 
Museoak asko du erakusteko. HISTORIA on linealdizkari honek elkarren berri ematen digu. Zumalakarregi Museoa izen bereko jeneral karlistaren sorterrian, Ormaiztegin, dago kokatua. 1989an Gipuzkoako Foru Aldundiak berrinauguratu zuenez geroztik, museo elkarreragilea izaten, publiko mota guztiei interesatzen ahal zaien zerbait eskaintzen ahalegindu da. Orain, mundu osoraino irits daitekeen bilgunea sortu dugu, bizi bizia, beti zabalik, beti elkar hitz egiteko prest. 

Bizitasuna da, hitz batez azaltzerakoan, HISTORIAon line honen ezaugarria. Sail desberdinak, nabigatzaile mota 
desberdinei zuzenduak zaizkienez, etengabe eguneratuko ditugu. Sail guztiek iritzia emateko edota proposamenak egiteko aukera emango dute. Gaia eta garaia, Zumalakarregi  Museoarena: XIX. mendea, tradizioaren eta iraultzaren arteko lehian. Hortik aurrera, dena zabalik. 

Sailak honako hauek dira: 

erakusketa birtuala gure Museoaren inguruan ematen diren albisteen berri eman nahi du: Euskal Herriko XIX. mendea aztertzeko baliabideak, beste museoak,  idazlanak, proiektuak... Zumalakarregi Museoarenak zein beste erakunde edo pertsonenak. 

artxibo digitalak bitarteko berriak baliatu nahi ditu gutxi zabaldutako hainbat agiri edo informazio sareratu eta interesatu guztien esku uzteko. 

bitxikerien bitartez anekdotatik haratago joan nahi dugu. Topikoak eta zuri / beltz eskemak historian ezer gutxi balio dutela, gure errealitatea uste baino joriagoa izan zela erakutsi nahi dugu. 

jokoak sailak historiaren alde ludikoa nabarmen utzi nahi du, gure ondarearen nondik norakoak joko bilakatuz. 
 
 

M u s e o - Z u m a l a k a r r e g i - M u s e o a
Muxika egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
TF: +34 943 88 99 00
Fax: +34 943 88 01 38
Correo
mzumalakarregi@kultura.gipuzkoa.net
home  | erakusketa birtuala | artxibo digitalabitxikeriak | jokoak