Historiaren
ikerketa agirietan oinarritzen da. Agiri jatorrizkoetaraino jo gabe, hauen
edukiak eskuratzeko aukera zabala eskaintzen dute bitarteko berriek. Informazio
guztia digitalizatuta aurkeztea ezinezkoa denez, halako edo holakoarengatik
bereziki interesgarriak iruditzen zaizkigun gure fondo batzuen berri sarean
emango dugu, gure irakurleei ere interesgarriak izango zaizkielakoan.
Oraingo honetan, Museoak
eskuratu duen azken agiri-bilduma:
Bilbotar jatorriko Fermin
Tastet ingeles bankariaren artxiboa izandako agiri bilduma.
Gil Novalesek dioenez, Fermin
Tastet (1793-1863) Bilbon jaio eta britainiar hiritartasuna hartu
zuen. 1820 baino lehen Londresko errusiar enbaxadaren bankaria zen.
Haren etxean hartu zuen ostatu Juan Antonio Yandiola, eta hantxe biltzen
ziren erbesteko beste liberal batzuk ere, hala nola Mendizabal edo
Francisco Xavier Mina, zeinaren mexikar abentura (independentziaren aldekoa)
diruz lagundu baitzuen. Hirurte Liberalean (1820-1823) garrantzi handiko
inbertsioan egin zituen, Cádizeko erresistentzia finantzatzen lagunduz,
adibidez. 30eko lehen urteetan portugaldar liberala ere finantzatu zituen.
Hala eta guztiz ere, Lehen Karlistada karlistekin jarri zen harremanetan.
Gerora Texasen aldeko independentzian edo uruguaiar gerra zibilean ere
inbertitu zuen.
3 karpeta dira:
1. karpeta:
· 7 inprimaki:
- “NOTE. Créance
de Tastet contre Sa Majesté le Roi, L’Auguste Mari de Sa Majesté
La Reine Isabelle II d’Espagne. 1863” (23 orl.).
-“Calcul des Avantages que
présent aux capitalistes, aux spéculateurs, et Spécialement
aux détenteurs de la Dette Active Espagnole, les Certificats de
la Premiére Série de L'’mprunt D'ASSURANCE DE DON CARLOS.”
(orri 1).
-“Copia por duplicada de
la Carta del Sr. De Franchessin à S.E. el Ministro de Hacienda y
aprobada por Dn. Fermin de Tastet. París 14 de marzo 1837” (12 orri.).
-“Manifiesto sobre el Derecho
de Suceder en el Trono de España” (4 orl.).
-“Loan for H.M. Charles
V. Authorized by Decree of the 6 of February, 1836. Scrip-Obligation for
the Delivery of FIVE CERTIFICATES. Amounting to a Capital of, Florins 12.000;
or 1.000 Sterling....”
- “SPANISH FIVE PER CENT
Perpetual Annuities payable in Madrid...” (akzioa).
- “Emprunt national d’Espagne
de Six Millions de Piastres Fortes... 1830.” (akzioa).
· 22 agiri:
Don Karlosen aldeko enprestitoen
ingurukoak (1836-1839). Ordainagiriak, Mr. Ouvrard, Sammuel Roberts, Erro,
eta abarrekiko korrespondentzia. Nabarmena: “Exposé des motifs du
voyage de Durango et de ce qui s’y est passé.” Paris, 1839-VIII-4.
24 orrialdeko eskuizkribua. Fermin Tastetek eta Mr. Franchessinek 1839ko
udaberrian Durangoko Gorte karlistara egindako bidaiari buruzko txostena
da. Honako hauek ditu aztergai: finantzak, nazioarteko politika (Aliantza
Laukoitza, batez ere britainiarren jarrera karlistadaren eta merkatal itunaren
aurrean), herrialdearen egoera (ekonomikoa, politikoa eta militarra, topa
karlista zein liberalen banaketa xehe xehe emanda), gortearen ekintzak
Durangon, herritarren egoera animikoa ( “Les habitants ne se regardent
pas comme espagnols castillans, mais comme Biscayens [orijinalean azpimarratua],
comme hommes decidés à defendre leur territoire et leurs
droits..”) eta Marotoren fideltasunaren eta Lizarrako fusilamenduen inguruko
iritzia.
- 1844an Espainiaren zorraren
finantza txostena. Eskuizkribua, 4 orl.
- J.A. Mendizabalen eta
Tasteten arteko korrespondentzia, finantzak eta haien arteko zor bat aipagai
dituena. 5 gutun eta txosten bat (1844-1850).
- Mailegu baten ordainketa
ziurtagiria On Luis Steiger eta Tastet, Fermin Tasteten oinordekoari, Parisen,
Argentinaren Kontsulatuordetzan, 1868-XI-6an datatua.
2. karpeta:
- “Daños y perjuicios
causados por el ejército inglés desde su llegada a principios
de Julio de 1813 hasta 20-II-1814”. Altza. Baserriz baserriko gastuen zerrenda
(garia, baba, artoa, sagarra, batata, abel bazka eta egurra). Altzako baserrien
170 toponimo baino gehiago. (esk.; 7 orl.; fol.).
- Berdin Hernani hirian.
Baserrien ordez jabeen izenak agertzen dira (250 bat). Hernani, 1814-I-10.
(esk.; 6 orl.; fol.).
- Ricardo Berminghamek aurkeztutako
gastuen zerrenda, Donostiako gaztelu azpian kokatutako bere etxea, bertan
1813ko urritik 1814ko ekaina bitarte ostatu hartutako tropa britainiarrek
egindako kalteak konpondu eta bizitzeko moduan jartzearren. (esk.; 4 orl.;
fol.).
- 1823an izandako Ogasun
Ministro liberal Juan Antonio Yandiolaren 9 gutun, Sevillan hasi (1823-V-6),
Cádiz barne (1823-VI-26/1823-VIII-6), eta Gibraltarretik (11823-XI-2),
Fermin Tasteti zuzenduak, erbesteko hainbat lagun (Toreno) gomendatuz,
finantza instrukzioak aginduz eta egoeraren berri (Angulemaren tropen aurrerapenak)
emanez.
- Ramón Llanoren
gutuna, Cádiz 1823-IX-1. Finantzen ingurukoa.
- Kontabilitate txostena
(1822-1823) Juan Antonio Yandiolaren eta Fermin Tasteten artean. (esk.;3
orl., ez osorik).
- Fermin Tasteten y M. Michelen
arteko korrespondentziaren kopia bilduma, Carlos IV-i 1806an egindako mailegu
baten erreklamazioa zela eta. Bien arteko 11 gutun 1815 eta 1829 artean.
(esk.; 16 orl.; fol.).
- Hiru itsasontzi espainiarren
harrapaketari buruzko txostena. 1824-IX-30. (esk.; 4 orl.; fol.).
- Ituna Ofaliako kondearekin
britainiar eta espainiar erreklamazioen inguruan. 1828-X-30. (esk.; orl.
1; fol.).
- Donostian kokatutako Antoine
Tasteten merkatal konpainiaren erreklamazioen inguruko 9 agiri, Napoleonen
tropek “Wilkinson” itsasontziaren merkatal gaiak bahitu dituztela eta.
Txostenak, Richard Hanon, Ministere des Affaires Etrangers, Walinski Kondea,
Mr. Brenier-ekiko korrespondentzia. 1844-1863 artean. (esk.; 24 orl.; fol.).
· 4 agiri,
Frantziari erreklamazioak egiteko Austria, Britainia Handia, Prusia eta
Errusiaren hitzarmenen inguruan (1818, 1822, 1854).:
- 1818ko hitzarmena
(esk.; 14 orl.; demi-fol.).
- 1822ko hitzarmena
(esk.; 7 orl.; fol.).
- 1854 (esk.; orl.
1.; fol.).
- Sailkatu gabeko
2 agiri: esk. Madril 1855-IV-27. Eta esk. u.g.
- Espainiar kredituen interesen
kalkulua 1864an. (esk.; 2 orl.; fol.).
3. karpeta:
- V. Bertran de Lis-en
25 libera esterlinen ordainagiria Fermin Tasteten alde. Londres 1822-IX-8.
- Hainbat agente merkantilen
korrespondentzia Fermin Tastetekin:
- D. Miguel de Portugalen
laguntzaren gainean (esk.; 2 orl.; fol.) 1832.
- Affaire Michel. Paris
1833-VI-11 (esk.; 2 orl.; fol.).
- Texasen independentzia.
Londres 1839-XI-19. (esk.; 4 orl.).
- J. Alvarez. Madril, 1849-VIII-1.
(esk.; orl. 1).
- Enprestitoa Uruguayko
gobernuari . Paris 1853-VIII-5. (esk. 4 orl.).
- Canal du Midi. Bruselas
1853-XII-21. (esk.; 2 orl.).
- Mallorca Albufera de Alcudia.
Madril, 1860-II-12. (esk. 4 orl.).
- Ingalaterran sartzeko Fermin
Tasteten pasaportea. Paris, 1856-II-24.
- Fermin Tasteten testamentua
Louis de Steiger Tasteten alde. Paris, 1863-XII.
- Aurrekoaren eskuzko kopia
eta itzulpena frantsesera (jatorrizko ingelesez.).
- Fermin Tasteten jaiotza
agiriaren notario aurreko kopia. Londres, 1863- XII.
- 25 agiri Antoine Cholleten
(1785-1866) eta Fermín Tasteti zizkion zorren ingurukoak. Ordainagiriak,
korrespondentzia (21 gutun 1854-1860), txostenak.
- J. De Mesa y Corderok
Luis de Steiger-i bidalitako 2 gutun, Madrid, 1866, finantzen inguruan.
4 agiri sailkaezin. Datarik
gabe. Bat alemanez.
Sekulako bilduma, XIX. mendeko
lehen erdialdeko bilakaera politikoak finantzen aldetik ezagutzeko oso
egokia, Zumalakarregi Museoak interesatuen eskura jartzen duena. |