artxibo digitala ZUMALAKARREGI MUSEOA
Historiaren ikerketa agirietan oinarritzen da. Agiri jatorrizkoetaraino jo gabe, hauen edukiak eskuratzeko aukera zabala eskaintzen dute bitarteko berriek. Informazio guztia digitalizatuta aurkeztea ezinezkoa denez, halako edo holakoarengatik bereziki interesgarriak iruditzen zaizkigun gure fondo batzuen berri sarean emango dugu, gure irakurleei ere interesgarriak izango zaizkielakoan. 

Lehenik, gure pieza bitxienetako bat: 85 x 67 cmko atlas handia da, 1841ean honako izenburu luze eta argigarri honekin plazaratu zena:

Maps and plans of the Principal Movements, Battles & Sieges in which the British Army was engaged during the War from 1808 to 1814 in the Spanish Peninsula and the South of France. 
LONDON: Published by James Wyald, Geographer to the Queen.

Hauexek dira agertutako borrokatokiak, tropen mugimenduak eta guzti: 
Lisboa, Roliça, Vimiero, Douroren pasabidea, Coruña, Talavera de la Reina, Almeida, Santarem, Busaco, Monte Junto, Serra Berreguda, Aruda, Sobral, Torres Vedras, Pombal, Condeixa, Cazal Novo, Foz d'Aruce, Cintra, Ceira, Alba, Guarda, Sabugal, Fuentes d'Oñoro, Vigia de la Barrosa, Albuera, Tarifa, El Bodon, Arroyo Molinos, Ciudad Rodrigo, Badajoz, Salamanca, Burgos, Gasteiz, Donostia, Castalla, Iruñea, San Martzial, Bidasoako pasabidea, Urdazuri, Baiona, Orthés, Garis, Aire, Tarbes, Toulouse, Cádizeko badia. 

50 mapa ditu, kalitate handikoak, horietako batzuk -Pirinio ingurukoak- erliebe efektua lortzen duten anaglitografia teknikaz eginak
Hainbat mapatan, badira gainetik ezarritako mapa partzialak, beheko orrian agertutako tropen mugimenduak adierazten dituztenak
Mapez gain, zenbait hiritako plano eta ikuspegiak ere badaude: Donostia, Gasteiz, Salamanca, Cádiz... 

Sekulako lana, monumentala, Zumalakarregi Museoak interesatuen eskura jartzen duena.

artxiboa
M u s e o - Z u m a l a k a r r e g i - M u s e o a
Muxika egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tf: + 34 943 88 99 00
Fax:+34 943 88 01 38
Posta  |  Correo  |  Poste  |  Mail
mzumalakarregi@gipuzkoa.net
home  | aurkezpena  |  erakusketa birtuala | artxibo digitala  |  bitxikeriak  | jokoak